ERREBONBILOAK

Errebonbiloak, Elorrioko ohitura honen sorrera, Lepantoko gatazkan omen dago.

Bertan parte hartu eta gero bost elorriotar herrira itzultzean, urriko lehen igandean ospatzen dan Errosarioko Ama Birjinaren prozesioarekin  denak topo egin zutenean.

Beronen ohorez bota zituzten salbatan dago  jatorria. Hori da herriko tradizioak diona behintzat. Ba dirudi gertaera honek beste hainbat hiritan egiren diran defentsarako sortutako milizien alardeekin  zerikusia duela .

Goizeko seiretatik hasita, errebonbiloak, sei deskarga egiten dituzte hiriko beste hainbeste lekutan. Arratsaldean, errosarioa errezatu ondoren, prozesioan ateratzen dira Errosarioko Ama Birjinarekin. Salbak prozesioa joan ahala egiten dira; hau amaitzen denean, errebonbiloek aurreskua dantzatzen dute Plaza Nagusian.

Erreportaia, 1982 ko urriaren lehenengo igandean  eginikoa da.

Elorrio. 1982