NEU ETA ARGAZKIGINTZA

“Mendi” Nire osabari zor diot argazkigintzarenganako dudan  dependentzia; 13 urterekin bere kamara zaharra oparitu zidan eta harrezkero ez naiz geratu.

Derioko seminarioan interno nengoen orduan. Orduko zuzendaria zenak, laborategi zahar bat utzi zigun argazkigintzan jardun gura genuen ikasle batzuri(Pedro Urien eta neu).

Urte batzuk beranduago, 17 urterekin, ordurarte Elorrioko argazkilaria izan zenari ( Alejandro Landabururi)  laborategia erosi nion: Anpliadora, kubetak…

Sasoi honetako nire lehenengo lanak, amateur argazkilari gisa izan ziren, Durangon argitaratzen zen Ibaizabal aldizkarian hain zuzen.

Arte ederretako ikasketak hasi eta alde batera utzi nuen argazkigintza beste disziplina batzutan saiatzeko.
Hala ere ez dut inoiz baztertu nire bizitzatik argazkilaritza.

Urte batzuk beranduago, argazkigintza digitalaren edapenarekin batera, seriotasunez berreskuratu nuen nire betiko zeregina.